Loading...

Ostatua


Bada Nekazari Etxe bat, laborari eroso eran moldatuta.

Nire aitatxi-amatxiren aintzineko etxearen zaharberritzea, ehun urte baino gehiagokoa dena, guk egin dugu, gehienbat lehioen egurraren berreskurapenean, kontralehioak, balkoiak , baranda, hormak eta sabaiaren zutabeei dagokienean. Hormen igeltsua, profesionalak ez garenez, laborari erara eman genuen, lisatu gabe, eta gero eskuz margotu genuen; brotxaren ordez eskuzorroz lan egin genuen, irregulartasunek eta inperfekzioek etxea erosoa eginez.


Arasak, tinak, kriseiluak, eskopetatzarrak, kutxatzarrak, igitaiak, uztarriak, txori eta untxi harrapagailuak, plantxak, argi ezarkinak…eta piper lehorren kordak, kalabazak, artaburuak eta beste xehetatun mordo batek etxea eta bere logelak apaintzen dituzte.

Logeletan bainuak gehitu genituen, baita zoruak berregin ere; gainera goiko solairua egokitu behar izan genuen , bertan zereala pilatzen zen bihitegiak kokatuta baitziren; aintzinean zereala sorbaldan goratzen genuen 60 kiloko zakuetan eta aurreratzean prezioa igotzen zenean, berriz, jeitsi behar genuen. Nahiz eta zereala gora eta behera eraman behar izan, goiko solairuan pilatzeko arrazoia hezetasuna zen, zeinak zereal osoaren galera eragiten ahal baitzuen. Horrela laborari etxe guztietan gertatzen zen.

Dekorazio elementu guztiak gure familien etxe, bihitegi eta artegietatik berreskuratu dira, denbora luzez kostata, pazientzia handiz ere.


Jatorrizko elementuekin berriztapena

Etxearen berriztapen osoa jatorrizko egiturari eutsi diogu berreskuratu eta eraldatutako elementuekin



Lanari bi urtez gogor ekin genion, baina ahalginari esker saria lortu genuen.

Aurreko urtean baratza eta etxola bat prestatu genituen, gure landa-etxetik kilometro batera; ekologi barazkiak, mota guztietako fruta arbolak, hala nola oiloak bere txitekin.

Nafarroako kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikiturik gaude, Nafarroako Foru Gobernuaren erakundea dena, gure bezeroekin agertzen ahal den edozein arazoren aurrean biterkaritza lanak egiten dituena, balizko arazoen ebazpen azkarra lortzen duelarik.

La bardena Blanca landa-etxeak “DOS HOJAS” errekonozimendua dauka Nafarroako Gobernuak emanda.